Martxan da BizkaiBizi Berangon, Erandion, Getxon eta Leioan

Erredakzioa 2023ko urr. 16a, 15:09

Daborduko martxan daude BizkaiBizi sistemako bizikletak. © BFA

BizkaiBizi bizikleta publikoaren mailegu-zerbitzu berria Bizkaiko Foru Aldundiak eta Barakaldo, Berango, Bilbo, Erandio, Getxo, Leioa, Portugalete, Santurtzi eta Sestaoko udalerriek bultzatu dute, eta gaur ibilbideari ekin dio 650 bizikleta elektriko eta 58 aparkatze- eta karga-eremugaz. Hurrengo asteetan kopurua 78 ainguraketa-puntura iritsi arte gehituko da, zerbitzuaren % 100 osatzeko. Bizikleta berriak operatiboak egongo dira eguneko 19 orduz, 05:00etatik 24:00etara, asteko zazpi egunetan zehar.

Gaurtik aurrera, 16 urtetik gorako edozein pertsonak alta eman dezake BizkaiBizi zerbitzuan bizikleta elektriko bat alokatu ahal izateko; nahikoa izango da www.bizkaibizi.eus webgunean izena ematea. Bertan zerbitzuaren informazio guztia eskura dago: udalerri partaideak, aparkatu eta kargatzeko guneen mapa, berriak, ohiko galderak eta gorabeherak, besteak beste. APPa ere webgune horretatik deskargatu daiteke.

Aplikazio berria iOSerako eta Androiderako prest dago, eta hari esker, beste funtzionaltasun batzuen artean, denbora errealean ikusi ahal izango da ainguraketa- eta karga-guneen kokapena eta eskuragarritasuna, bizikleta alokatu eta itzuli nahiz erabiltzailearen profila kudeatzeaz gain.

APPa eta Barik

Erregistroa doakoa da. Izena ematean, sistemak erabiltzaileari datu pertsonalak, telefono mugikorraren zenbakia eta erabiltzeagatiko karguak egiteko kreditu- edo zordunketa-txartelaren datuak eskatuko dizkio. Halaber, aukeran, Barik txartelagaz lotu ahalko da.

Bizikletak aparkalekutik bi modutan erretiratu daitezke: lehenengoa, aplikazioagaz bizikletaren QR kodea eskaneatuz eta, bigarrena, erabiltzaileak webgunean izena ematean bere profilari lotu dion Barik txartelagaz. Bidaia bakoitzaren kostua norberak alta ematerakoan adierazi duen kreditu- edo zordunketa-txartelean kargatuko da, ez, ordea, Barik txartelaren saldoan.

18 urtetik beherakoak

16 eta 17 urteko lagunek BizkaiBizi sisteman alta emateko aukera izango dute, baldin eta legezko gurasoek edo tutoreek sinatutako baimena behar bezala beteta aurkezten badute. Baimen horren barruan egongo da adierazpen bat non erabiltzaile adingabearen gaineko erantzukizuna beren gain hartzen duten. Baimenagaz batera, legezko gurasoak edo tutoreak bere NANaren fotokopia bat bidaliko du, erabiltzaile adingabearen NANaren eta familia-liburuaren fotokopiaz gain. Halakoetan, alta BizkaiBizi zerbitzuak jasotako dokumentazioa aztertu eta onesten duenean eraginkorra izango da.

Abenduaren 31ra arte, erabileraren lehenengo 30 minutuak doakoak

Bizikleta elektrikoen zerbitzu berriaz gozatzeko ezinbestez urteko kanon finkoa eta erabileraren araberako tarifa zehatzak ordaindu beharko dira. Dena den, hasierako eskaintza berezi gisa, BizkaiBizik bere jarduerari urteko kanona eta erabiltzeagatiko tarifak erdira murriztuta ekingo dio, bi orduak gainditzen dituen tartean izan ezik.

Abenduaren 31ra arte, urteko txartelak 12,50 euro balioko ditu, eta lehenengo 30 minutuak doakoak izango dira. Halaber, hilean 30 bidaia baino gehiago egiten dituztenek beren ibilbideetan deskontua izango dute hurrengo aldian.

ABENDUAREN 31RA ARTEKO TARIFAK

2024KO URTARRILAREN 1ETIK AURRERAKO TARIFAK

URTEKO ABONUA

 

12,50 euro

URTEKO ABONUA

 

25 euro

 

 

 

 

 

 

Erabiltzeagatiko tarifak

0 - 30 min

 

Erabiltzeagatiko tarifak

0 - 30 min

0,15 €

30-60 min

+ 0,175 €

30-60 min

0,35 €

60-90 min

+ 0,25 €

60-90 min

0,50 €

90-120 min

+ 0,25 €

90-120 min

0,50 €

+ 120 min

+ 6 € / ordu (edo haren zatia)

+ 120 min

+ 6 € / ordu (edo haren zatia)

Bizikleta egokitu bana udalerrietan

BizkaiBizi zerbitzu publikoak hiru gurpileko bederatzi bizikleta egokitu izango ditu behar bereziak dituzten pertsonentzat, proiektuko udalerri partaide bakoitzeko bana. Zerbitzua emateko erabiltzaileek eskatu beharko dute.

Bizikleta berriak udalerri batean hartu eta udalerri berdinean edo beste batean entregatu daitezke, betiere BizkaiBizi sistemaren barruan badaude. Bakarrik edo bestelako garraio publikoko moduagaz nahasita, hala nola Metro, Bizkaibus, etab., lantokiraino, ikasketak egiten diren tokiraino edo aisialdiko lekuraino iristeko erabili ahalko dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun