Alerta laranja horien aurrean, besteak beste, Getxoko Udalak haizeari aurre egiteko prebentzio-neurriak iragarri ditu, baita Babes Zibilaren udal-plana, 0 fasean, aktibatu ere.
Gomendioak
Egoera hauetarako emandako gomendioei kasu egiteko eskatzen da:
- Ondo itxi behar dira eta segurtatu ateak, leihoak eta toldoa.
- Loreontziak eta kalera eror daitezkeen objektu guztiak kendu.
Kanpoan baldin bazaude:
- Ez joan mendira aipatutako ordutegian eta beharreko izatekotan, prebentzio neurriak hartu.
- Urrundu erlaitz, murru, zuhaitz edo publizitate-hesietatik, eta kontuz ibili egiten ari diren etxeen edo kolokan dauden eraikinen aurretik.
- Aldamio, garabi eta obrako beste elementuak tinkatu.
Bidaiatuz gero:
- Saiatu errepidez ez bidaiatzen, bestela, kontu handiz jokatu beti.
- Aurretik, jakinaren gainean egon zer-nolako eguraldia izango den zu zoazen leku horretan edo pasako dituzun lekuetan.
Itsas ondoan:
- Urrundu hondartzatik eta haize handiaren eraginez sor daitezkeen marea eta olatu handien kolpea jasotzen duten lekuetatik.
- Saiatu itsasontzirik ez erabiltzen eta berrikusi amarrak. Inola ere ez, ez egin uretako kirolik.
Larrialdiren bat izatekotan, honako telefono zenbaki hauetara deitu behar da: 112 (SOS DEIAK).