2023/10/18 - 2023/10/26 19:00

Ostera kultur saio ibiltariak

Ostera kultur saio ibiltariak
Gorliz Urduliz

Bere 24.edizioan, herrietako plazak hartuko ditu Ostera kultur saio ibiltariak, zuzen zuzenean eta doan. Hala, diziplina anitzeko egitarau kultural zabala eskainiko du: DJ-ak, dantza, irudi ikuskizuna, kale animazioa, musika…Denetarik eta denentzako.

Azaroaren 18an eta 19an Gorlizen ospatuko dute Olaia Inziarte eta Afrika Bibang artistakaz, eta azaroaren 25ean eta 26an Urdulizen, Xsakara eta Sonakay taldeakaz.

Zapatu arrastiko emanaldiak 19:00etan hasiko dira eta gazteei zuzenduta daudenez, musika izango dute ardatz. Domekakoak berriz, publiko zabalago bati zuzenduta daudenez, eguerdiko 12:00etan hasiko dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun