Unai Mendiburu algortarra nagusitu da BBTko Erandioko kanporaketan

Iker Rincon Moreno 2023ko urr. 23a, 09:09

Unai Mendiburu Erandioko saioan. © BERTSOZALE

Erandioko Merkatu Zaharrean jokatu zuten atzo, domekan, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako laugarren kanporaketa eta, horretan, Unai Mendiburu nagusitu zen. Hala, bertsolari algortarra finalaurrekoetara sailkatu da. Haren atzetik gelditu ziren Imanol Uria herrikidea eta Paule Ixiar Loizaga sopeloztarra.

Atzoko saioko lan puntuagarri guztiak egin ostean, Unai Mendiburu Valor izan zen guztien artean gailendu zena, 472,5 puntu eskuratuta. Hala, datorren azaroaren 18an jokatuko den Santurtziko finalaurrekora zuzenean sailkatu da. Gainontzeko bertsolariek, puntuazioaren arabera izango dute hurrengo fasean kantatzeko aukera. Honela geratu ziren saioko puntuazioak:

  • Unai Mendiburu Valor ------------- 472,5
  • Imanol Uria Albizuri ---------------- 448.5
  • Paule Ixiar Loizaga Legarra----- 442.5
  • Igor Galarza Intxausti ------------- 430.5
  • Ander Sarriugarte Garcia -------- 419.5
  • Garazi Navarro Ugarteburu ----- 411.5

Idoia Anzorandia Kareaga izan zen Erandioko saioko gai-jartzailea eta, epaileak, aldiz, honako hauek aritu ziren: Ainhoa Arregi Elosua, Beñat Romero Maguregi, Garazi Mendoza Agirre, Graxi Arregi Leonardo, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa eta Mirari Azula Aurrekoetxea. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga egon zen.

Kanporaketak

    Mungia Gernika-Lumo Arrigorriaga Erandio Guztira
1 Ibai Amillategi   479.00     479.00
2 Mikel Goiriena 476.50       476.50
3 Iruri Altzerreka     475.00   475.00
4 Bittor Altube   472.50     472.50
5 Unai Mendiburu       472.50 472.50
6 Josune Aramendi     470.00   470.00
7 Txaber Altube 461.50       461.50
8 Mikel Retolaza   455.00     455.00
9 Lurdes Ondaro     453.00   453.00
10 Imanol Uria       448.50 448.50
11 Araitz Katarain 446.00       446.00
12 Arkaitz Zipitria   443.50     443.50
13 Paule Ixiar Loizaga       442.50 442.50
14 Garikoitz Sarriugarte     441.00   441.00
15 Peru Vidal 439.00       439.00
16 Julen Ibarguengoitia   438.50     438.50
17 Inazio Vidal     436.50   436.50
18 Iker Garitagoitia   434.00     434.00
19 Iker Uriarte     431.00   431.00
20 Igor Galarza       430.50 430.50
21 Koldo Muñiz 427.50       427.50
22 Ander Sarriugarte       419.50 419.50
23 Garazi Navarro       411.50 411.50
24 Izaro Bilbao 383.00       383.00
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun