Egitaraua

Kulturaldiak hamaika proposamen dakartza Uribe Kostan euskararen erabilera sustatzeko

Ander Zarraga 2023ko urr. 27a, 10:44

Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak, besteak beste, Olaia Inziarte, X Sakara, Afrika Bibang, kalejira mitologikoa eta dantza ikuskizunak ekarriko ditu eskualdeko udalerrietara, horietan euskararen erabilera sustatzeko eta indartzeko helburuagaz.

Laugarren urtez, Kulturaldia 2023 egingo dute Uribe Kostako hainbat udalerritan. Azaroaren 11n hasi eta abenduaren 3ra bitartean, hilabete batez, euskara hutseko kultura ekitaldiak doan gozatzeko aukera izango dute Plentzia, Gorliz, Lemoiz, Urduliz, Sopela eta Barrikako bizilagunek.

Guztira, bederatzi kultur jarduera biltzen dituen ekimen horren helburua da Uribe Kostako Mankomunitatea osatzen duten udalerrietan euskararen erabilera sustatzea eta indartzea.

Egitaraua herriz herri: 

Plentzia:

  • Azaroak 11, zapatua: 21:00etan, kontzertuak: Eire eta J. Martina, Ontziola plazan.

Gorliz:

  • Azaroak 18, zapatua: 19:00etan: Pole Dance; ondoren, Olaia Inziarteren kontzertua, Ibarreta plazan.
  • Azaroak 19, domeka: 11:30ean, kale animazioa,  ondoren, Afrika Bibang, Ibarreta plazan.

Lemoiz (Armintza):

  • Azaroak 18, zapatua: 18:00etan, Kalejira mitologikoa.

Urduliz:

  • Azaroak 25, zapatua: 19:00etan, Pole Dance, ondoren, X Sakara, Antsonekoa Plazan.
  • Azaroak 26, domeka, 12:00etan, Kale animazioa, ondoren, Sonakay, Antsonekoa Plazan.

Sopela:

  • Abenduak 1, barikua: 20:00etan, bertso-saioa: Ane Labaka, Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal eta Imanol Uria, Kurtzio kultur etxean.
  • Abenduak 2, zapatua: 20:00etan, Xabi Aburruzagaren kontzertua eta Meñakoz Dantza Taldearen emanldia, frontoian. 

Barrika​

  • Abenduak 3, domeka: 18:00etan, Kantu Kolore, udaletxeko plazan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun