Lehenengo hitzordua Plentzian izango da, azaroaren 11n, Eire eta J Martina taldeen kontzertuarekin. Azaroaren 18ko asteburuan kale animazioa izango da protagonista Lemoizen, Kalejira Mitologikoarekin. Gorlizen, nobedade gisa, Pole Dance ekitaldi berritzailea izango da azaroaren 18an, eta honen ostean Olaia Inziarteren kontzertuaz gozatu ahal izango dugu. Azaroaren 19an, Gorlizen bertan, kale animazioaz gain Afrika Bibangen kontzertua izango da. Azaroko azken asteburuan, Urdulizen, azaroaren 25an Pole Dance emanaldia eta X Sakararen kontzertua izango da eta 26an, kale animazioarekin batera Sonakay banda.
Abenduaren batean, uribekostarrek Ane Labaka, Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal eta Imanol Uriaren bertsoez gozatzeko aukera izango dute Sopelako Kurtzio kultur etxean eta abenduaren 2an, aldiz, Sopelako frontoian, Xabi Aburruzagaren musikarekin disfrutatzeko aukera izango da. Bukatzeko, Kantu Kolore talde entzutetsuaren ikuskizunak amaiera borobila emango dio programazioari abenduaren 3an, Barrikan, Euskararen Nazioarteko Egunean hain zuzen ere.
Emanaldi guztiak doan izango dira, eta Sopelan gauzatuko diren emanaldien kasuan, gonbidapenak www.sopela.eus webgunean edo Kurtzio Kultur Etxean erreserbatu beharko dira.