Alde batetik, alerta laranja ezarri dute haizeguneetan eta haizeguneak ez diren tokietan 21:00etatik 00:00etara. Hego-mendebaldeko haize-boladek 120 km orduko abiadura gaindi dezakete haizeguneetan, bereziki mendebaldeko mendi inguruetan. Haizeguneak ez diren tokietan, berriz, 100 km orduko abiadura gaindi dezakete.
Gainera, abisu horia ere iragarri dute Bizkaiko haizeguneetan 00:00etatik 06:00etara. Izan ere, hego-mendebaldeko haize-boladek 100 km orduko abiadura gaindi dezakete, bereziki mendebaldeko mendi inguruetan. Haizeguneak ez diren Bizkaiko lekuetan haize-boladak 70-80 km orduko ingurukoak izan daitezke.