2023/11/16 19:00
Ikasturte honetako Gorputz feministak irakurketa zikloaren bigarren saioan Lizar Begoña idazle sopeloztarraren Geopardo japoniarrak lana izango dugu gurean. Hitzen zoo libre bat dakar Lizar Begoñaren poema liburu honek. Logika egituratuak desafiatuz eta formaren aukerak zukutuz, mundu garaikidearen testurak bildu ditu, organikoenetatik ukiezinenetara. Palmondoak, abereak, belar txarrak, Bergman, Brontë, Oteiza, Le Guin eta beste hartu ditu solaskide, zentrorik gabeko eremu batean kiribiltzeko gonbita eginez irakurleari.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!