2023ko Osterak bi emanalditan zatitu du aurtengo edizioko eskaintza. Zapatuko emanaldiak hartzaile gazteei zuzenduta daude batik bat; eta kontzertuakaz batera, dj-a, irudi-ikuskizuna eta pole dantza eskainiko ditu. Domekako emanaldiak, berriz, familia osoarentzat pentsatuta diseinatu dira.
Bizkaiko Aldundiko euskara zuzendari nagusia den Isaak Amezaga Larrazabalek nabarmendu du Ostera bezalako ekimenek euskararen normalkuntzan daukaten garrantzia. Hala, kultura sustatzea eta hauspotzea Aldundiaren apustu estrategikoa dela adierazi du: "Kultur jarduera herri izaeraren ezinbesteko osagaia dela iruditzen zaigu, eta jakin badakigu herritarrek kulturaren beharra duten hein berean behar duela kulturaren sektoreak erakundeen sostengua".
Halaber, Jasone Mendizabalen hitzak berretsiz, aurtengo "Ostera plazara!" kultur-saio ibiltaria berezia izango dela adierazi du Amezagak, diziplina ezberdinetako ikuskizunez gozatzeko aukera emango baitie herritarrei.
GORLIZ (Ibarreta plaza)
Azaroak 18, zapatua
- 19:00-19:45 Pole Dance.
- 20:00-21:15 Olaia Inziarte kontzertua.
Azaroak 19, domeka
- 11:30-12:30 Kolpez Blai kale animazioa.
- 12:30-13:45 Afrika Bibang kontzertua.
URDULIZ (Antsonekoa plaza)
Azaroak 25, zapatua
- 19.00-19-45: DJ-a eta irudi proiekzioa + Pole Dance karpa erdian.
- 20:00-21:00: XSAKARA kontzertua.
Azaroak 26, domeka
- 12:00-13:00 Kolpez Blai kale animazioa.
- 13:00-14:30 Sonakay kontzertua.