#0KM - Berton bertokoa

Carlos Edward Rey-Surman: "Gure helburua da ikasleak akademiatik ateratzea ingelesezko komunikazio-gaitasun handiakaz"

Iker Torre Navarro · Iker Rincon Moreno 2023ko aza. 8a, 12:14

Real English "metodologia komunikatiboan" oinarritutako Uribe Kostako ingeles-akademia bakarra da eta, ikasturte honetan, Algortako akademiaz gainera, Urdulizkoa dute eskuragai.

Ikasturte hasieragaz batera, akademia berria ireki du Real English-ek Urdulizko Aita Gotzon kalean. Hala, zuzendari eta fundatzaile Carlos Edward Rey-Surmanen arabera, Uribe Kostako herritar guztiek ingelesa ikasteko aukera izango dute "komunikazioa bitarteko eta helburu" duen metodologiaz baliatuz.

"Azterketa ofizialen prestakuntza eskaintzen dute. Zehazki, First, Advanced eta Profiency"

Zerk ezberdintzen ditu? Real Englishen garrantzia ematen diote elkarrizketari, gramatika-arintasunari eta ahoskerari. Gainera, euren «lehentasuna» da ikasleen konfiantza lantzea: "Gure helburua da ikasleak akademiatik ateratzea ingelesezko komunikazio-gaitasun handiakaz, beren lan-, gizarte- eta kultura-esparruetan erabilgarria izango dena", azaldu du Rey-Surmanek. Hala, maila guztietako klaseak dituzte haurrentzat (3 urtetik aurrera), nerabeentzat eta helduentzat. Gainera, azterketa ofizialen prestakuntza ere eskaintzen dute, zehazki, First, Advanced eta Proficiency.

Akademia zuzenean ezagutu gura duzu? Hurbildu zaitez Algortako Biotz Alai plazara edo Urdulizko Aita Gotzon kaleko 2 zenbakira edo jarri harremanetan telefonoz 648 257 572 zenbakian eta posta elektronikoz hello@realenglish.es helbidean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun