Aurreko uztailean, Espainiako eta Frantziako estatuetako sistema elektrikoak lotu gura dituen interkonexio elektrikoaren proiektua eraikitzen hasteko Aurretiazko Administrazio Baimena onartua izan zela azaldu dute Ekologistak Martxan taldekoek. Hala ere, Interkonexio Elektrikorik Ez! herri-plataformak administrazio-bidetik errekurtsoa jarri zuen aurretiazko administrazio-baimenaren eta ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren aurka, eta obren hasierari buruzko kautelazko neurria eskatu zuen.
Ekologistek zehaztu dute kautelazko neurria administrazioaren isiltasunaren bidez onartu zela, eta horrek obren hasiera aldi baterako eragozten zuela, nahiz eta REEk Eraikuntzako Administrazio-baimena lortu. Hala ere, deitoratu dute kautelazko neurriak ez duela eragotzi sustatzailea egokitze-lanakaz hastea, "Sektore Elektrikoaren Legeak baimentzen dituen mugetatik kanpo".
Iragarri dutenez, plataforma eta eragindako udalak, jarraitu beharreko estrategia ebaluatzen ari da, eta ez dute baztertzen egindako irregulartasunak baino lehen lege-ekintzak hastea.
Ekologistak proiektuaren aurka
Proiektuaren aurka azaldu diren taldeek garestia, alferrikakoa, inposatua eta bidegabea dela argudiatu dute; izan ere, ia 400 kilometroko ibilbidea izango duen kable horren zati handi batek Bizkaiko Golkoa zeharkatuko luke. Horren aurka egiteko, 2018an Interkonexio Elektrikorik Ez! herri-plataforma eratu zuten.
Ordutik, taldeak hainbat babes lortu dituela zaldu dute eta Ekologistak Martxan taldearen aliantzaz gain, Gatika, Maruri, Plentzia, Gorliz eta Lemoizko udalak ere proiektuaren aurka agertu direla azaldu dute, "udalerri horietatik igarotzen baita kablea itsasoan sartu arte".