Uribe Kostako eskualdeko pertsona guztiak daude gonbidatuta jarduera honetan parte hartzera. Bertaratzen direnek Gaitu egitasmoa ezagutu eta zabaltzeko aukera izango dute, eta, hala, adimen artifizialak euskarazko ahotsakaz elikatzearen inguruan hausnartuko dute.
Helburua da makinek gure hizkuntza ulertzea eta hitz egitea. Guztion artean sortzen ari diren ahotsen datu-basea elikatzeko aukera sortzea, gerora, enpresa guztiek erabili ahal izango dituzten euskarazko ahotsak, euskarazko tresna eta aplikazio berriak sortzeko, euskaldun guztien onurarako.