Gasolindegia jaio zenetik, aldaketa batzuk bizi izan ditu GetxoGasok. Hala ere, oraindino beste asko falta direla azaldu du Goñik: "Denda handituz joan da, eta gero eta produktu gehiago daude, baita gasolina eta diesel gehiago ere. Baina egia da sektore guztietan egon direla aldaketak eta gasolinaren sektorean oraindik ez zaizkigu hainbeste iritsi. Eta horixe da guri heltzear dagoen erronka: elektrizitatea kotxeetan, hidrogenoa, GLP-a, beste mobilitate batzuk... horri aurre egin beharko diogu eta prestatzen ari gara".
Gainera, argi du zerk bereizten duen bere familia-negozioa beste gasolindegi batzuetatik: euskarak eta kalitateak. "Alde batetik, gure negozioak euskararekiko maitasun berezia du. Bestalde, gure helburua nagusia da kalitatezko kotxe garbiketa ematea. Adibidez, Alemaniara joan ginen gure garbiketa tunela erabakitzera".
Hala, egunero-egunero % 100a ematen dute behintzat beste 70 urtez ere euren gasolindegi-zerbitzua onena izateko.