Ikerketako ondorioetan aipatzekoa da herrietako edukiontzietan, “errefusan”, agertzen den inausketako hondar begetalen kantitate handia. Horrez gain, datuen arabera oraindino jendeak ez du behar bezala ontzi arinak eta oihalak/arropa zuzen bereizten.
Hala, lorategi eta inausketak hondarrak (% 17,13), materia organikoa (% 16,37) eta zelulosak (% 15,66) dira Uribe Kostako hondakinen ia % 50. Ontzi arinak (% 9,95), ehunak (% 9,67) eta material sailkaezina (% 9,73) dira beste hiru hondakin multzo nagusiak, baita osasun-hondarrak ere (% 3,39).
Errefusaren frakzioa karakterizatzea eta bertan aurkitzen den “inpropio” kopurua jakitea ezinbestezkoa da eskualdeko herrietan biltzen diren hondakinen ezaugarriak ezagutzeko. Horrela, hondakinen prebentzioa eta kudeaketa hobetzeko aukerak bideratu daitezke, egungo hondakinen legeak ezartzen dituen helburuak erdiesteko.