Edozein artikulutan sartuta, goiko barrari sakatuta, testua irakurri beharrean, entzun ahal izango da hemendik aurrera.
Tokikomek eta Elhuyarren Orai enpresak garatutako tresna bati esker, gura duenak testuak irakurri beharrean kazetari baten ahotsean entzuteko aukera izango du. Adimen artifizialean puntakoa den arkitektura neuronala erabilita sortu den tresna da, eta modu horretara, hiztun gehiago dituzten hizkuntzakaz daborduko erabiltzen den teknologia ekarri dute euskarara.
Edozein artikulutan sartuta, goiko barrari sakatuta, testua irakurri beharrean, entzun ahal izango da hemendik aurrera.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!