Ohar bidez Metro Bilbaok azaldu duenez, gailu horiek azken urteotan sortu dituzten gorabehera "larriak" aztertu dituzte elementu horien debekua ezartzeko. "Gailuen bateriek eragiten dituzte, eta kalte fisiko eta material larriak eragin dituzte suteen eta deflagrazioen ondorioz", azpimarratu du.
Hala ere, arduradunek aitortu dute gero eta ohitura handiagoa dagoela gizartean mota horretako ibilgailuetan joan-etorriak egitea, eta, hori dela eta, erakunde eskudunakaz koordinatuta, patineteak aparkatzeko moduluak "pixkanaka" ezartzea sustatuko dute metro-sarearen hainbat puntutan, hala nola daborduko bizikleta-aparkalekuak dituzten geltokietan.