Mankomunitateko iturriek azaldu dutenez, “Burbuila apurtu, kalamurik gabe gehiago zara” leloa daraman ekimenaren helburua da 14 eta 25 urte bitarteko gazteak kontzientziatzea. Gaineratu dutenez, Osasun Sailak beharrezkotzat jotzen du, kanpaina honen bidez, kalamuaren kontsumoari buruzko mito eta uste faltsuak agerian jartzea; kalamuaren kontsumoak ekar ditzakeen ondorio kaltegarriei buruzko pertzepzio errealista egon dadin laguntzea; eta kalamurik gabeko aisialdiko eta ondo pasatzeko ereduak bultzatzea.
Kanpaina horren arabera, kalamua Euskal Autonomia Erkidegoan gehien kontsumitzen den legez kanpoko substantzia da, batez ere, 15 eta 24 urte bitarteko gazteen artean. Azpimarratu dute kanabisaren kontsumoa oso normalizatuta dagoela mendebaldeko gizarteetan, baina behin eta berriz kontsumitzeak ondorio negatiboak eragiten dituela osasun fisikoan, psikikoan eta sozialean, batez ere nerabe eta gazteengan, horien burmuinetan substantzia psikoaktiboek eragiten dituzten ondorio negatiboak nabarmenak baitira.
Kanpaina horregaz batera, Osasun SAilak kanabisaren inguruko hainbat mito eta efektu batzen dituen eskuorri hau ere argitaratu du.