Dokumentu hori edukitzeak aukera emango die bai agiria duen pertsonaren mediku-taldeari, bai haren familiari, pertsona horrek bere buruarentzat zer gura duen jakiteko, bere borondatea adierazi ezin duen bizi-amaierako egoera batean: zer tratamendu onartzen dituen, zeintzuk baztertzen dituen eta nola iritsi gura duen bere bizitzaren amaierara.
Aurretiazko Borondateen Agiria Bizkaiko Medikuen Elkargoko Aurretiazko Borondateen Bulegoan egin gura duenak 944 354 700 telefonora deitu edo web orrian dagoen formularioaren bidez hitzordua eskatu dezake.
Eskaera OVAn jaso ondoren, informazio-saio baterako hitzordua jasoko dute lagunek, beste interesdun talde txiki bategaz batera. Ondoren, taldean ere egingo den bigarren saio batera joan beharko dute izena eman duten pertsonek.