Batetik, Leioako Artea merkataritza-zentroko loteria-administrazioak saldu zuen lehen sariko serie bat eta hirugarren sariko beste serie bat, eta guztira 2 milioi euro baino gehiago banatu dituzte sarietan. Jon Urkiola arduradunak komunikabideei azaldu dienez, Gabonetako bi loteria-zozketa nagusien artean 6,5 milioi euro inguru banatu dituzte. Hirugarren sariko beste parte bat Leioako Iparragirre kalean dagoen Eroskian ere saldu dute.
Bestetik, Polvoron izena duen Plentziako 18 zenbakiko loteria-administrazioan 1,4 milioi euroko saria utzi du lehen sariak. Hiribilduan zazpi dezimo banatu dituzte, horietako bat Tu Lotero aplikazioaren bitartez, 94974 zenbakiko dezimo bakoitzeko 200.000 euro, hain zuzen. Horrez gain, 15598 zenbakiko dezimoari 100 euro dagozkio dezimo bakoitzeko.