Getxoko Udalak prebentzio neurri batzuk hartu ditu. Hala, zuhaitz-eremuetan ez ibiltzea gomendatzen da, batez ere Zugatzarte pasealekuan eta Maximo Agirre kalean, tamaina handiko zuhaitzak daudelako. Gainera, udal-iturriek azaldu dutenez, alertaren egoeraren berri ematen ari zaie garabien, dorre instalatuen, aldamioen eta abarren arduradunei, baita ostalaritzakoei SMS mezuak bidali ere. Halaber, aurreikusten dute Ereagako igogailuaren funtzionamenduan eragina izatea eta segurtasun arrazoiengatik etenaldiak egon ahal izatea. Hondakinen edukiontziei eusteko sistemak ere instalatuko dituzte haizeguneetako ohiko lekuetan.
Gomendioak
- Ondo itxi behar dira eta segurtatu ateak, leihoak eta toldoa.
- Loreontziak eta kalera eror daitezkeen objektu guztiak kendu.
Kanpoan baldin bazaude:
- Ez joan mendira aipatutako ordutegian eta beharreko izatekotan, prebentzio neurriak hartu.
- Urrundu erlaitz, murru, zuhaitz edo publizitate-hesietatik, eta kontuz ibili egiten ari diren etxeen edo kolokan dauden eraikinen aurretik.
- Aldamio, garabi eta obrako beste elementuak tinkatu.
Bidaiatuz gero:
- Saiatu errepidez ez bidaiatzen, bestela, kontu handiz jokatu beti.
- Aurretik, jakinaren gainean egon zer-nolako eguraldia izango den zu zoazen leku horretan edo pasako dituzun lekuetan.
Itsas ondoan:
- Urrundu hondartzatik eta haize handiaren eraginez sor daitezkeen marea eta olatu handien kolpea jasotzen duten lekuetatik.
- Saiatu itsasontzirik ez erabiltzen eta berrikusi amarrak. Inola ere ez, ez egin uretako kirolik.
Larrialdiren bat izatekotan, honako telefono zenbaki hauetara deitu behar da: 112 (SOS DEIAK).