Palestinar herriari elkartasuna adierazteko Ordiziako manifestaziora joateko autobusa antolatu dute eskualdean

Erredakzioa 2024ko urt. 22a, 10:59

Palestinarekin Elkartasuna dinamikak deituta, sionismoarekiko konplizitatea salatzeko manifestazioa egingo dute zapatuan, hilaren 27an, Ordizian (Gipuzkoa). Mobilizazio horretan, besteak beste, CAF enpresa jarri gura dute jo-puntuan, Jerusalemgo tren arinaren hedapenean parte hartzen ari baita; "hiria eta sionistek palestinar lurretan indarrez ezarritako kokaleku ilegalak lotzen ditu tranbia horrek", salatu dute dinamikako arduradunek. Uribe Kostan, manifestaziora joateko autobusa antolatu dute, 10:00etan, Areetako Bizkaia Zubiaren ondotik irtetekoa dena. Izena emateko, 688 818 016 telefono zenbakira idatzi beharko dute interesatuek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun