Foru-errepideetako babes-eremuetako landaketen arautegia ezarri du Bizkaiko Foru Aldundiak

Nahia Martinez Gondra 2024ko urt. 23a, 13:40

Aldundiaren arabera, errepideagaz muga egiten duten eta zuhaitzak eta zuhaixkak dituzten jabetzen titularrek betebehar eta erantzukizun batzuk bete behar dituzte.

Bizkaiko Foru Aldundiak infografia bat egin du herritarrei foru errepideen inguruan zuhaitzak eta zuhaixkak landatzeko baimenduta dauden distantziei buruzko araudia ezagutarazteko. Hala, Uribe Kostako herritarrek informazio horren berri izango dute era eskuragarrian. Informazio osoa, hemen.

Infografiaren arabera, errepideen inguruetan zuhaitzak eta zuhaixkak egotea arriskutsua da erabiltzaileentzat, errepidera erortzeko arriskua baitago. Aukera hori ez da ezohiko egoera bezala bistaratzen baldintza meteorologiko txarrak daudenean, hala nola haizeteak, elurteak edo euriteak daudenean.

Hala, errepideagaz muga egiten duten eta zuhaitzak eta zuhaixkak dituzten jabetzen titularrek betebehar eta erantzukizun batzuk bete behar dituzte, betiere erantsitako foru-arauan zehazten direnak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun