Sindikatuko ordezkariek gaineratu dutenez, aurreko astean egin zuten azken bilera patronalagaz; guztira, 16 bilera egin dituzte urtebete inguruan, "baina aurkeztutako edukiak ez dira langileen gutxieneko eskaeretara iristen". Hori dela eta, bihar, greba-egun berria egingo dute negoziazioa desblokeatzeko exijitzeko.
ELAtik azaldu dutenez, "kontuan izan behar da sektoreko langile askoren baldintzak oso kaskarrak direla: kontratu partzial asko daude, soldatak txikiak dira eta ez da erosahalmena bermatzen, ordutegi aldaketa asko dituzte, aste-akabuetako plusik gabe jarduten dute maiz, disponibilitatea eskatzen zaie eta kontziliazio arazoak dituzte... Gainera, Udalek gero eta aurrekontu txikiagoak dituzte kirol zerbitzuetarako, eta langileen lan baldintzetan islatzen da hori".