Odol zikina mespretxuzko terminoa da Harry Potterren munduan, aztiek erabiltzen dutena guraso muggleetatik datozen magoak izendatzeko (mugglea magiarik egiteko gaitasunik ez duen pertsona bat da). Jatorri erabat magikoa dutenak odol garbiak dira, ordea. Mago edo sorgin bati buruz hitz egitean "odol zikina" terminoa erabiltzea irain oso larritzat hartzen da.
Hermione Harryren lagun azkarra da. Muggleen alaba izanagatik bera da magia eskolako ikaslerik finena, ukendu eta sorginkeriei buruz gehien dakiena. Hala ere, beti odol garbi harro horien irainak entzun behar. Bost axola magiarekin trebea bada eta horretan trebatu bada; guraso muggleak dituenez sekula ez da iritsiko benetako sorgin bat izatera, egiten duena egiten duela.
Ariketa bat proposatzen dizuet, aurreko testuko zenbait hitz trukatuko ditugu: odol zikina: euskaldunberria; odol garbia: euskaldunzaharra; aztia/magoa: euskalduna; mugglea: erdalduna; magia: euskara; Hermione: edozein euskaldunberri; Harry Potter: edozein euskaldunzahar.
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.