Egitarauak

Inauterietan txonbo egingo du Uribe Kostak egunotan!

Erredakzioa 2024ko ots. 8a, 12:37

Uribe Kosta osoa murgilduko da egunotan mozorroen festan; aste-akabu honetan hasiko dira parrandan goiztiarrenak, baina hurrengoan ere gozatzeko aukera egongo da ere beste hainbat lekutan. Askotariko disfrazak ikusi ahal izango dira, beraz, herriz herri eta egunez egun, baina, besteak beste, jantzi tradizionalak ikusteko parada egongo da baita ere, otsailaren 18an, Berangon izango den maskaradagaz. Hona hemen inauterietarako egitarauak, herriz herri.

Egitaraua

Barrika

Otsailak 10, zapatua

Ander Deuna aretoan

  • 18:00 Txalaparta tailerra.
  • 18:30 Diskofesta.
  • 20:00 Askaria.

Berango

Otsailak 9, barikua

  • 21:00 The Killing Hits, 70-80-90 hamarkadetako musika.

Otsailak 10, zapatua

  • 18:00 Kalejira, Berangoetatik frontoiraino.
  • 18:30 Txokolate-jana.
  • 19:00 Disko txiki.

Otsailak 18, domeka

  • Maskarada goizean, Otxandategi dantza-taldeagaz:
    • 10:15 Axgane
    • 11:30 Lantzarte
    • 12:30 Karabigane
    • 13:30 Sabino Arana

Erandio

Altzaga, Irailaren 23a plazan

Gaia: marrazki bizidunak

Otsailak 9, barikua

  • 18:30 Mozorro lehiaketa. Irailaren 23a plazan.
  • 18:30 Kalejira Euskal Herriko inauteriak, Uztargi.
  • 19:30 Eingo dantza plaza.
  • 22:00 Folk kontzertua: Gorrondatxe - TRACK 1. Merkatu zaharrean

Otsailak 10, zapatua

  • 11:00-14:00 / 16:00-18:00 Tailerrak, jolasak, puzgarriak.
  • 12:30-14:00 Animazio musikala. Metro-geltokia, Irailaren 23a plaza-Jado-Obieta
  • 16:00-19:00 Boliviako inauterien ikuskizuna: Mil colores de mi tierra. Asociacion boliviana, Santi Brouard, metro-geltokian. Euria bada Altzagako kiroldegian.
  • 16:30-17:30 Inauterietako mozorro lehiaketarako izen-ematea (haurrak).
  • 18:00-19:30 Inauterietako lehiaketa (haurrak). Gaia: marrazki bizidunak.
  • 18:00-19:00 Inauterietako mozorro lehiaketarako izen-ematea (helduak).
  • 19:30-21:00 Inauterietako lehiaketa (helduak). Gaia: marrazki bizidunak.
  • 22:00 Animazio musikala. Metro-geltokia, Irailaren 23a plaza, Jado eta Obieta kaleak.

Astrabudua, Mendiguren plazan

Otsailak 9, barikua

  • 19:30 Kalejira, Josu Murueta plazatik.
  • 20:00 Dantzxori, Trabudu dantzari taldeak Txoriek gure auzoko kaleak kolorez, musikaz eta dantza-urratsez beteko dituzte. Kalejiraren ondoren, dantzariaren indarragaz eta inauterien magiagaz bat egingo dute, druidak eta sorginekin, eta iluntasuna gainditzen saiatuko dira.
  • 22:00 Erromeria: Akerbeltz.

Otsailak 10, zapatua

  • 11:00-14:00 / 16:00-18:00 Tailerrak, jolasak, puzgarriak.
  • 12:00 Txorizoa. Radio Club Takolosen eskutik.
  • 12:30 Astrabuduko Kantagunea.
  • 16:30-17:30 Inauterietako mozorro-lehiaketarako izen-ematea (haurrak).
  • 18:00-19:30 Inauterietako lehiaketa (haurrak). Gaia: marrazki bizidunak.
  • 18:00-19:00 Inauterietako mozorro lehiaketarako izen-ematea (helduak).
  • 19:30-21:00 Inauterietako lehiaketa (helduak). Gaia: marrazki bizidunak.
  • 22:00 Animazio musikala. Josu Murueta-Trabudu-Mendiguren.

Erandiogoikoa, Euskadi plazan

Otsailak 9, barikua

  • 18:00 Dantzaldia umeentzat.
  • 20:00 Batukada, Auzokoa Herrikoi Elkartearen eskutik.

Otsailak 10, zapatua

  • 11:00-14:00 / 16:00-18:00 Tailerrak, jolasak, puzgarriak.
  • 12:30-14:00 Animazio musikala. Auzo-elkarteko trikitilari eta panderojoleen eskutik.
  • 12:30 Buruhandiak., Auzokoa Herrikoi Elkartearen eskutik.
  • 18:00-19:00 Inauterietako mozorro lehiaketarako izen-ematea.
  • 19:30-21:30 Inauterietako lehiaketa. Gaia: marrazki bizidunak.
  • 19:00 Lantzeko inauteriak, Goi-Alde Dantza Taldearen eskutik.
  • 22:00 Erromeria: Triskele.

Getxo

Algorta

Gaia: lanbideak

Otsailak 16, barikua

  • 17:30 Umeentzako ipuin-kontalaria San Nikolas plazan.
  • 18:00-19:00 Umeentzako tailerrak, San Nikolas plazan.
  • 18:30-19:30 Umeentzako "Txonbolatada" San Nikolas plazan.
  • 19:15-20:30 Ume eta familientzako diskofesta, DJ Kaktus-ekin, San Nikolas plazan.
  • 20:00 Areatxu fanfarrea herrian zehar.
  • 20:30-22:30 Kontzertua: Feile taldea, Katea inguruan.
  • 20:30-01:30 Kontzertua: Hush taldea, Katea inguruan.

Otsailak 17, zapatua

* Mozorro lehiaketa egunean zehar: haur eta familiak, gazterdi (12-16 urte) eta kuadrillak. Izena emateko, herrian jarrita egongo diren photocall-etako QRak eskaneatu.

  • 12:00-14:30 Musikalia Martxin Band + LMB, Tellagorritik abiatuta.
  • 12:00-14:30 Inauterietako kalejira Algortako kaleetatik, Muxikebarritik hasita: Atorrak, Markina eta Lapurdiko inauteriak, Itxartu dantza taldearen eskutik.
  • 12:30-15:00 Erraldoi eta buruhandiak, Sarrikobasotik abiatuta, Agurra taldearen eskutik.
  • 14:30-17:30 Haur eta familientzako mozorro bazkaria, Zabala eskolan. 14:30ean, umeen txanda eta 15:15ean, nagusiena.
  • 15:00-17:00 Kuadrillen mozorro bazkaria eta, ostean, bazkaloste girotua, San Nikolas plazan.
  • 18:00 Haur, familia eta Gazterdi mozorro-desfilea, Zabalatik hasita.
  • 19:00 Haur, familia eta Gazterdi mozorro lehiaketaren sari-banaketa, Kasino plazan.
  • 19:30 Zumba Rosirekin, Kasino plazan.
  • 21:00-01:30 Musika San Nikolas plazan, DJ Bull-ekin.
  • 21:00-01:30 Kontzertua: Pink House taldea, Katean.
  • 21:00-23:00 Kontzertua: Mambo Exprress taldea, Kasino plazan.
  • 23:30-01:30 DJ-a Kasino plazan.

Otsailak 18, domeka

  • 11:30-14:30 Umeentzako tailerrak eta jolasak, San Nikolas plazan,
  • 12:00-14:30 Euskal inauterien desfilea Telletxetik hasita, Agurra dantza taldearen eskutik.
  • 13:30-14:30 Txistorra-jana, San Nikolas plazako frontoian.

Andra Mari

Gaia: Donostiako danborrada.

Otsailak 10, zapatua

  • 11:00 Kalejira: txistu, triki, pandero eta fanfarrea, Malakatetik hasita.
  • 13:30 Umeentzako jolasak, Malakaten.
  • 18:00 Txokolate-edana, Itxas Argia taldearen egoitzan.

Itzubaltzeta/Romo

Gaia: bilau egun batez!

Otsailak 10, zapatua

  • 11:30-14:00 Umeentzako tailerra, Santa Eugenia plazan.
  • 12:00 Kalejira herrian zehar.
  • 12:00-12:30 Txikien mozorro erakusketarako izen-ematea, Santa Eugenia plazan.
  • 13:00 Txikien mozorro erakusketa, Santa Eugenia plazan.
  • 15:00 Herri-bazkaria, Santa Eugenia plazan. Tiketak salgai Arotza tabernan.
  • 17:30 Kalejira musikatua buruhandiakaz, herrian zehar.
  • 18:30 Txokolate-edana.
  • 19:00 Dantza plaza, Santa Eugenia plazan.
  • 21:00 Irrintzi erakusketa, Santa Eugenia plazan.
  • 22:00 Altxaporru! erromeria, Santa Eugenia plazan.
Gorliz

Otsailak 9, barikua

  • 11:00 Eskolako kalejira herrigunetik.

Otsailak 10, zapatua

  • 17:00-19:00 Inauterien tailerrak umeentzat, Elizako plazan eta pilotalekuan.
  • 19:00-21:00 Inauterietako diskofesta, Elizako plazan eta pilotalekuan.
  • 18:30 Vademekun ikuskizuna, Antsonekoa plazan.
  • 20:30-22:30 Fanfarria: Kuklux, Elexalden.

Otsailak 11, domeka

  • 18:30 Euskal Inauterien kalejira-ikuskizuna Aratz Dantza Taldearen eskutik. Txokolatada.

Otsailak 12, astelehena

  • 10:00-12:00 Maskara tailerra ludotekan 4-12 urteko umeentzako.

Otsailak 13, martitzena

  • 10:00-12:00 Maskara tailerra ludotekan 4-12 urteko umeentzako.

Otsailak 14, eguaztena

  • 10:00-12:00 Kandelentzako ontziak tailerra ludotekan 4-12 urteko umeentzako.

Leioa

Otsailak 10, zapatua

  • 17:00 Ume eta gazteentzako puzgarriak, Errekalde plazan.
  • 19:00 Familientzako ikuskizuna: Dantza Saltsa, J.R. Aketxe Plaza. Euria bada Barandiaran Behekoa Iinstitutoan egingo dute.
  • 19:00 Kalejira. Ibarretukada, Leioako kaleetan.
  • 19:00 Animazio familiarra, J.R. Aketxe Plaza. Euria bada Barandiaran Behekoa Iinstitutoan egingo dute.
  • 21:30 Nagusientzako mozorro-jaia: Eñaut-eriak eta DJ Javontxo, Ikea Barri Plazan (karpa egongo da).
  • 23:00 Erromeria: Gora Herria, Ikea Barri Plazan (Karpa egongo da).
  • 03:00 Jaiaren bukaera.

Otsailak 13, martitzena

  • 11:00 Umeentzako parkearen hasiera Kandelazubieta Kiroldegian.
  • 12:30 Umeentzako ikuskizuna: Kiki eta koko, Natura gara.
  • 14:00 Goizeko ekintzen bukaera.
  • 16:30 Arratsaldeko ekintzen hasiera.
  • 17:00 Umeentzako animazioa: Diskofesta.
  • 18:00 Umeentzako mozorro-jaia. Partaideen desfilea.
  • 19:00 Umeentzako mozorro jaiaren sari-banaketa.
  • 20:00 Jaiaren bukaera.

Lemoiz

Otsailak 10, zapatua

  • 17:30-18:00 Desfileko izen-ematea, Armintzako portuan.
  • 18:00 Kalejira musikatua, Armintzako portutik. Mozorro erakustaldiaren ondoren, txokolatada herrikoia eta DJ jaia egongo da Armintzako frontoian, Fonoplayk eskainita. 
  • 21:30 Buffle poteoa Armintzako kaleetan zehar.

Otsailak 11, domeka

  • 17:00 Inauterietako Tostada Lehiaketa, Urizarko frontoian. Ordu berean, kultur gelan, herriko haurrei zuzendutako Euskal Inauterietako tailerra eskainiko da.

Otsailak 12, astelehena

  • 17:00 Euskal bandoleroen buruhandiak, Andraka auzoan.
  • 17:30 doako zinema emanaldia, Andrakako kultur gelan.

Sopela

Inauteri tematikoak: marrazki bizidunak

Otsailak 9, barikua

  • 17:30-20:30 Txitxarrilloa eta mozorro festa, Lagun Artean.

Otsailak 10, zapatua

  • 14:30 Kuadrillen bazkaria. Gero, desfilea eta animazioa. Antolatzailea: Sopelako Kuadrillak.
  • 19:00 Kalejira musikatua eta kale animazioa. Ibilbidean, Sopelako tabernetako dekorazio-lehiaketaren balorazioa egingo da.

Otsailak 11, domeka

  • 12:00 Kale animazioa Larrabasterran. Ibilbidean, Larrabasterrako tabernetako dekorazio-lehiaketaren balorazioa egingo da.
  • 17:00 Mozorro desfileko parte-hartzaileei harrera Urgitxieta plazan.
  • 17:15 Desfileari hasiera emango zaio. Ibilbidea: Urgitxieta plazan hasi eta Urko kiroldegian amaitu.
  • 18:00etan, diskofesta eta sari-banaketa Urko kiroldegian. Sarrerak doakoak izango dira, eta otsailaren 1etik aurrera egongo dira eskuragai. Aforo mugatua. Kurtzio Kultur Etxea – sarrerak.sopela.eus

Plentzia

Inauteri tematikoak: herrialdeak

Otsailak 17, zapatua

  • 12:00-14:00 herri kirolak umeentzako, eliz plazan.
  • 12:30-13:00 torraden lehiaketaren aurkezpena, eta 14:00etan, sari-banaketa, eliz plazan. Bi torrada aurkeztu beharko dira, ogizkoak edo kremazkoak, brioche ez.
  • 15:00 herri-bazkaria, Ontziola plazan.
  • 18:00 Kaskarraton aurkezpena eta pregoia, eliz plazan.
  • 18:00 inauterietako kalejira, eliz plazatik hasita.
  • 18:30 disko-festa, Ontziola plazan.
  • 21:00 zezensuzkoa.
  • 21:30 erromeria.

Urduliz

Inauteri tematikoak: zirkua

Otsailak 17, zapatua

  • 17:00 izen-ematea, Antsonekoa plazan.
  • 17:30 mozorro desfilea, Antsonekoa plazan.
  • 18:30 Vademekun ikuskizuna, Antsonekoa plazan.
  • 19:30 Umeentzako karaokea, Antsonekoa plazan.
  • 20:30 karaoke ibiltaria.
  • 22:30 Guateke 18 urtetik gorako lagunentzat, Iparragirre kiroldegian. Herritar bakoitzak jateko zerbait eraman beharko du.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun