Orain dala egun batzuk psikologo batek esaten eban gizartea arriskuan dagoala, batez be jentea aplikazino bidez gehiago komunikaten dalako, berba eginda baino. Berak uste eban arrisku-talderik handiena gazteena dala, eta aitatzen eban, alkarregaz egonda be, bakotxa bere telefonoagaz egoten dala sarritan, alkarri berba egin barik.
Ni guztiz zurtuta lotu nintzan, eta egun horretan kontua aitatu neutsen neure ikasle nerabeei. Azalpena emon eta jarraian, askok barre egin eben, eta ulertu neban identifikauta sentidu zirala. Esan neutsen egoerea oso larria erexten jatala, eta alkarregaz berba egitearen garrantziaz konturatu behar dirala.
Benetako komunikazinoa ezin da bigarren mailako bihurtu. Aurrez aurre gagozanean, berbak ez ezik, zuzeneko beste ezaugarri asko be jasoten doguz. Egia da idatzizkoan emotikonoek asko laguntzen dabela, baina hori ezin leiteke berbakaz eta zuzeneko alkarrizketeagaz konparau.
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.