Egitarauak

Inauterien festak ez dira amaitu oraindino Uribe Kostan

Erredakzioa 2024ko ots. 16a, 10:24

Mozorroen festan murgilduta dago joan den barikutik Uribe Kosta osoa. Aurreko aste-akabuan, hainbat udalerritan aritu ziren parrandan goiztiarrenak, baina, oraingoan, gainontzekoen gozatzeko txanda iritsiko da beste hainbat lekutan, hala nola Algortan, Berangon, Plentzian eta Urdulizen. Hona hemen datozen egunotarako inauterietarako egitarauak, herriz herri.

Egitaraua

Berango

Otsailak 18, domeka

  • Maskarada goizean, Otxandategi dantza-taldeagaz:
    • 10:15 Axgane
    • 11:30 Lantzarte
    • 12:30 Karabigane
    • 13:30 Sabino Arana

Getxo

Algorta

Gaia: lanbideak

Otsailak 16, barikua

  • 17:30 Umeentzako ipuin-kontalaria San Nikolas plazan.
  • 18:00-19:00 Umeentzako tailerrak, San Nikolas plazan.
  • 18:30-19:30 Umeentzako "Txonbolatada" San Nikolas plazan.
  • 19:15-20:30 Ume eta familientzako diskofesta, DJ Kaktus-ekin, San Nikolas plazan.
  • 20:00 Areatxu fanfarrea herrian zehar.
  • 20:30-22:30 Kontzertua: Feile taldea, Katea inguruan.
  • 20:30-01:30 Kontzertua: Hush taldea, Katea inguruan.

Otsailak 17, zapatua

* Mozorro lehiaketa egunean zehar: haur eta familiak, gazterdi (12-16 urte) eta kuadrillak. Izena emateko, herrian jarrita egongo diren photocall-etako QRak eskaneatu.

  • 12:00-14:30 Musikalia Martxin Band + LMB, Tellagorritik abiatuta.
  • 12:00-14:30 Inauterietako kalejira Algortako kaleetatik, Muxikebarritik hasita: Atorrak, Markina eta Lapurdiko inauteriak, Itxartu dantza taldearen eskutik.
  • 12:30-15:00 Erraldoi eta buruhandiak, Sarrikobasotik abiatuta, Agurra taldearen eskutik.
  • 14:30-17:30 Haur eta familientzako mozorro bazkaria, Zabala eskolan. 14:30ean, umeen txanda eta 15:15ean, nagusiena.
  • 15:00-17:00 Kuadrillen mozorro bazkaria eta, ostean, bazkaloste girotua, San Nikolas plazan.
  • 18:00 Haur, familia eta Gazterdi mozorro-desfilea, Zabalatik hasita.
  • 19:00 Haur, familia eta Gazterdi mozorro lehiaketaren sari-banaketa, Kasino plazan.
  • 19:30 Zumba Rosirekin, Kasino plazan.
  • 21:00-01:30 Musika San Nikolas plazan, DJ Bull-ekin.
  • 21:00-01:30 Kontzertua: Pink House taldea, Katean.
  • 21:00-23:00 Kontzertua: Mambo Exprress taldea, Kasino plazan.
  • 23:30-01:30 DJ-a Kasino plazan.

Otsailak 18, domeka

  • 11:30-14:30 Umeentzako tailerrak eta jolasak, San Nikolas plazan,
  • 12:00-14:30 Euskal inauterien desfilea Telletxetik hasita, Agurra dantza taldearen eskutik.
  • 13:30-14:30 Txistorra-jana, San Nikolas plazako frontoian.

Plentzia

Inauteri tematikoak: herrialdeak

Otsailak 17, zapatua

  • 12:00-14:00 herri kirolak umeentzako, eliz plazan.
  • 12:30-13:00 torraden lehiaketaren aurkezpena, eta 14:00etan, sari-banaketa, eliz plazan. Bi torrada aurkeztu beharko dira, ogizkoak edo kremazkoak, brioche ez.
  • 15:00 herri-bazkaria, Ontziola plazan.
  • 18:00 Kaskarraton aurkezpena eta pregoia, eliz plazan.
  • 18:00 inauterietako kalejira, eliz plazatik hasita.
  • 18:30 disko-festa, Ontziola plazan.
  • 21:00 zezensuzkoa.
  • 21:30 erromeria.

Urduliz

Inauteri tematikoak: zirkua

Otsailak 17, zapatua

  • 17:00 izen-ematea, Antsonekoa plazan.
  • 17:30 mozorro desfilea, Antsonekoa plazan.
  • 18:30 Vademekun ikuskizuna, Antsonekoa plazan.
  • 19:30 Umeentzako karaokea, Antsonekoa plazan.
  • 20:30 karaoke ibiltaria.
  • 22:30 Guateke 18 urtetik gorako lagunentzat, Iparragirre kiroldegian. Herritar bakoitzak jateko zerbait eraman beharko du.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun