Gaurko 12:00etatik aurrera abisu horia aktibatu dute kostaldean itsasaldeko arriskuagatik, 5 metrotik gorako olatuak aurreikusi baitituzte. Halaber, nabigaziorako lehen bi milietan alerta laranja egongo da aktibatuta bihar arte. Barrualdean ere elur-kota 1.000 metrotik behera egongo da gaur eta bihar; izan ere, zapatuko lehen orduetan 400-500 metro inguruan ere kokatuko da.
Denboralearen gogorrena zapaturako aurreikusi du Segurtasun Sailak, hori dela eta, alerta laranja ezarri dute kostaldean olatuek inpaktuengatik, bereziki 04:46an eta 17:04ean izango diren itsasgoren inguruan.
Domekan alerta laranjak jarraituko du kostaldean eta horri abisu horia gehituko zaio haizeguneetan eman daitezkeen orduko 100 kilometrotik gorako haize-boladengatik.
π #AlertaLaranja #AbisuHoria #olatua #ItsasUholdea #elurra #haizea
— Euskalmet (@Euskalmet) February 23, 2024
π Ostirala, hilak 23
π‘π00-12 h Nabigaziorako
π π12-24 h Nabigaziorako
π‘ π¦Kostaldean inpaktuagatik, bereziki itsasgoren inguruan
π‘β 12-24 h Elurragatik
π Larunbata, hilak 24
π π00-18 h Nabigaziorako
π‘… pic.twitter.com/fMHDdN5sRO