Udal biek 2016an antolatu zuten lehen aldiz Euskara Agenda, herri bien arteko lotura estua dela eta egoera soziolinguistikoa ere parekoa dela kontuan hartuta. Hala, bihar, barikua, 18:00etan, udalerri bien artean dagoen Plentziako Itsas Estazioan egingo dute euskararen erabilera sustatzeko asmoa duten kultur jardueren aurkezpena.