2024/03/01 21:00
Abian Kultur Elkartean Txiki umoregilearen azken lanaz gozatzeko aukera izango da martxoaren 1ean, 2022-2023ko "Poltsiko Antzerki Sorkuntza" lehiaketako finalista izan zena.
Oraingoan bai! Euskaldunen benetako jatorria, kultura eta hizkuntza ezagutzeko garaia da. Gure historian barna bidaiatzeko aukera originala, umorezko bakarrizketaren bidez kontatua, "Nire aitaren kobazuloa defendatuko dut" lehen euskal pintadetatik "Euskalduna naiz eta furgona daukat" leloraino.
Ez da bakarrizketa hutsa, ez eta antzezlan edo musikal soila ere. 'Txiki'-ren azken super-hiper-animaliko ikuskizun ahaztezina da. Sarrera librea izango da, aforoa bete arte. Zatoz, eta egin irribarre ahal den guztietan!
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!