Bestak beste, ekitaldian irakurritako manifestuan egun horretan gertatutako honela gogoratu zuten: "1937ko martxoaren 5ean 34 gudarik galdu zuten bizia, horien artean hasieran aipatutako Gorliz eta Plentziako bizilagunak eta Galdamesen zeuden bost zibil, tartean, hiru haur. Gorliz, Lemoiz eta Plentziako beste bost gudarik bizia salbatu zuten Matxitxakoko borroka gogorrean parte hartu ondoren; Donostia bouan Antonio Sanchez Ferrol eta Patxo eta Nicolas Elortegi Ganbe anaiak borrokatu ziren. Bizkaian Rafael Mentxaka Ugalde eta Nabarran Txomin Ibergaray Zuloaga".