Guda Dantza taldekoak "nostalgiko" jarri dira euren azken abestian

Ander Zarraga 2024ko mar. 11a, 12:51

Konkretuki 2010era begira jarri dira Zenbat aldatu den dena bideoklip eta guzti aurkeztu duten kantu berrian. Beren pop dantzagarriaren estiloari leial, boskoteak iraganera begiraka dagoen abesti berria argitaratu du sare sozialetan; gainera, hainbat argazki zahar ere igo dituzte, eta horiek partekatzen dituzten jarraitzaileen artean beraien lau diskoak ere zozkatuko dituztela iragarri dute. 

Urteotan gauza asko aldatu diren arren, 2012an Guda Dantza osatu zuten kideek hor jarraitzen dute: Jon Basañez, Ander Basañez, Alain Beraza, Iker Maguregi eta Jon Maguregi; baita beranduago batu zitzaien Eneko Ajangiz ere.

Institutuan zeudela batu ziren, eta hasieran ska musika egin gura zutela nahiko argi zuten arren, "gaur egun, zortzi orduko lan jardunaldiak botatzen ditugu eta pop-a egiten dugula uste dugu, zerbait esatearren". Kontatu dutenez, taldea duela 12 sortu zuten, eta orain, 30 urteak bidean direla, "krisialdi existentzial honi kantu baten bitartez kaixo esan nahi izan diogu". 

Beraiekaz batera Urtzi Iza izan dute abestiaren ekoizpenean eta Guille Rivasegaz batera egin dute bideoklipa. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun