Kartoiak (% 69,70) eta paperak (% 13,64) bildutako materialaren % 83,34 osatzen dute. “Inpropioen” artean, zura (desmuntatutako altzari txikiren bat, egurrezko apal edo euskarriren bat...), plastikozko ontziak eta ehunak nabarmentzen dira.
Beirarenagaz batera, urdin koloreko edukiontziak dira Mankomunitateko udalerrietan denbora gehien daramatzatenak martxan. Hala, birziklatzeari bultzada berri bat emateko asmoz, edukiontzi horien erabilera gero eta eraginkorragoan aurrera egiteko eta betetzen duten ingurumena zaintzeko funtzioa indartzeko, Mankomunitateak edukiontzi urdinera bota beharreko edukiak zeintzuk diren gogorarazi du:
- Papera: aldizkariak, egunkariak, paperezko poltsak, apunteak edo oharrak, oparitarako paperak....
- Kartoia: arrautzontziak, kaxak, bilkariak, bilgarriak...
Zer EZ bota: Tetrabrikak, paper metalizatuak edo plastifikatuak, olioz edo koipez zikindutakoak, pixoihalak, aluminiozko papera, plastikozko poltsak.