Pentsio publiko duinen alde, eskualdeko manifestazioa deitu du domekarako Uribe Kostako Pentsionisten Plataformak

Erredakzioa 2024ko api. 5a, 09:08

Aurreko manifestazio bat, Leioan, artxiboko irudian.

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren seigarren urteurrena ospatzeko asmoz, eskualdeko manifestazioa deitu du Uribe Kostako Pentsiodunen Plataformak apirilaren 7rako Berangon. Eguerdiko 12:30ean jarri dute hitzordua, Nagusien Etxean. Deitzaileek iragarri dutenez, mobilizazio aldarrikatzailea eta irekia izango da, eta ibilbidea Sabino Arana kaleko bi espaloietatik egingo dute, frontoira heldu arte. Bertan, manifestua irakurri eta iruzkinen bat egingo dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun