2024/04/19 21:30

KONTZERTUA. Coca D´Anxova, acoustic show

KONTZERTUA. Coca D´Anxova, acoustic show
Abian kultur elkartea, Getxo

Hauteskunde lehiatik aldentzeko gogoz bazabiltza, programa sozioekonomiko mardulez aspertuta, hainbeste hausnartu eta pentsatzeaz nekatuta... Ez etorri kontzertu honetara. Herritarron beharrez era sakonean arituko zaizkigu Galizakoak ez diren gure lagunak. Benetako debateak eta mundu mailan borborka dauden gaiak taularatuko dituzte Coca D´anxovako kideek. Eta dena nahi beste jateko eta edatekoez gozatzen duzun bitartean!

Terraza zerbitzua egongo da. Abian Kultur Elkartea ez da zerbitzarien kalitateaz, ezta musikariek Salem eta Sustrai tabernen inguruan botatako iritziez arduradun egiten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun