100 pertsona inguruk 30 kilometro egin dituzte bizikletaz subflubialaren proiektuaren kontra

Nahia Martinez Gondra 2024ko api. 29a, 11:44

Portugaletetik Leioako Artatza parkera joan ziren domekan, apirilaren 28an. © SUBFLUBIALARI EZ PLATAFORMA

Apirilaren 28an, domekan, 100 lagun inguruk "bizikletada" bat egin zuten Portugaletetik Leioako Artatza parkera subflubialaren proiektua bertan behera gelditzea eskatzeko. Hala, egitasmoa salatu eta Foru Aldundiari garraio publikoa eta bizikletaren aldeko apustua egin zezala aldarrikatu zuten, guztira 30 kilometroko ibilbidea bizikletaz osatuz. Iragarri dute hurrengo hitzordua ekainaren 15ean izango dela.

© SUBFLUBIALA EZ PLATAFORMA

© SUBFLUBIALA EZ PLATAFORMA

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun