11 udalerritako hizkera ipini ditu Iñaki Gilisastik entzungai 20.000 sarrera dituen biletegian: Getxo, Berango, Sopela, Barrika, Plentzia, Gorliz, Lemoiz, Maruri-Jatabe, Laukiz, Gatika eta Urduliz. Azaldu duenez, bizkaierak dituen hizkeretako bat da inguruko udalerrietakoa: "Mutrikutik Getxora, Deba ibai-arroa eta Ibaizabal-arroak inguretute daun euskera moldea pitch azentuzkoa da, berbak azentu edo markadunak ixen leittez zeiñ ez".
Hala, azentu horrek ez du soilik tonalitatea aldatzen, esanahia bera ere eraldatzen du. Alabaina, arau horiek ez dira bizkaiera idatzian sekula kontuan hartu. Horregatik, jendeak azentuaren erabilera hobeto ulertu dezan, soinu-artxiboak denon eskuragarri jartzea erabaki du aurkeztuko duen webgune berrian.