Tailerrak irekiak izango dira eta barikuetan egingo dituzte 17:00etatik 19:00etara. Antolatzaileek azpimarratu dutenez, egitasmo honen helburua da txikienen artean baliabide naturalak modu egokian erabiltzearen arduraz sentsibilizatzea, hondakin gutxiago sortzearen garrantziaz jabe araztea eta birziklatzea eta berrerabiltzea bultzatzea.
Hauek izango dira maiatzean eta ekainean birziklapenari eta berrerabilpenari buruz egingo dituzten tailerren zerrenda, data eta lekuakaz:
- Istorio harri-garriak, maiatzaren 10ean, Sopelako Jauregizar plazan.
- Poltsak kustomizatzea, maiatzaren 17an, Barrikako udaltxeko plazan.
- Brodatuak, maiatzaren 24ean, Lemoizko Urizarreko eskolan (euria bada frontoian). Tailer hau 16:30etik 18:30era izango da.
- Landareak ernatu, maiatzaren 31n, Plentziako Ontziola plazan.
- Paperezko loreak, ekainaren 7an, Berangoko Moreaga plazan.
- Tutu txoriak, ekainaren 14an Urdulizko Antsonekoa plazan.
- Lore beirateak, ekainaren 21ean Sopelako Urgitxieta plazan.
- Burruntziak, ekainaren 28an, Gorlizko Ibarreta plazan (euria bada, frontoian).