Dortoka autoktonoak lokalizatzeko proiektua abiatu dute Bizkaian

Ander Zarraga 2024ko mai. 3a, 12:07

Dortoka apoarmatua gurean bizi den lehorreko espezie autoktonoa da. © BFA

Gurean ere dortoka autoktonoak ditugu eta eta horiek lokalizatzen laguntzeko "SOS apoarmatuak" leloa daraman kanpaina abiatu du Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Zuzendaritzak. Egitasmoaren helburua da norbaitek halako animaliarik begiztatzen badu horren berri ematea, arriskuan dagoen populazioaren biztanleriaren errolda egiten laguntzeko.

Ohartarazi dutenez, espezie hau desagertzeko arriskuan dago, eta hori ekiditeko bere populazioa ezaguztea berebizikoa da. Horrenbestez, halakorik ikusten dutenei eskatu diete 688 847 376 edo 619 490 556 telefonoetako batera deitzea edo espacios.naturales.protegidos@bizkaia.eus edo sosgalapagos@gmail.com helbideetako batera idaztea. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun