LAB, ELA, CCOO Euskadi, UGT Euskadi, ESK, CGT, LKN, STEILAS, Solidari, Etxalde eta Hiru sindikatuek deitutako mobilizazioetan Euskal Herriko hainbat langilek bat egin zuten Palestinako sindikatuek eginiko eskakizunei jarraituz.
Egun hori aukeratu zuten duela 76 urte Nakba izeneko desplazamendu behartuan Israelek milaka eta milaka palestinar beren herri eta etxeetatik kanporatu zituztelako.