Uribe Kostako kiroldegiak greban daude, maiatzaren 20tik 26ra

Nahia Martinez Gondra 2024ko mai. 20a, 12:14

Sopelako kiroldegia greban, artxiboko irudia. © ELA

Bizkaiko kiroldegietako azpikontratatutako langileek abenduan, urtarrilean, otsailean eta apirilean  daborduko hainbat greba egun egin zituzten euren lan-eskubideak aldarrikatzeko asmoz. Oraingoan, berriro ere Bizkaiko kiroldegi guztietako beharginak greban egongo dira ia aste oso batez: maiatzaren 20tik 26ra. Horien artean, Sopelako kiroldegiko langileak daude. Hala, "bidezko hitzarmen probintzial batengatik" borrokan diraute: azpikontratatutako langileen hitzarmena 2022ko abenduaren 31n iraungi zen eta ordutik negoziazioan daude hitzarmena berritzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun