II. Kuadrillen Egunaz gozatuko dute ekainaren 2an, Plentzian

Nahia Martinez Gondra 2024ko mai. 23a, 12:19

Gorliz eta Plentziako I. Kuadrilla Eguna, pasa den urtean.

Plentzia eta Gorlizko Kuadrillak taldeak antolatuta, II. Kuadrillen Egun tematikoa antolatu dute ekainaren 1erako, zapaturako. Pirata eguna izango da egun berezi horretako gaia eta Plentzian egingo dituzte ekintza guztiak. Txalupa lehiaketan eta bazkarian izena emateko epea maiatzaren 26ra arte dago zabalik; Gorantz eta Gorrondona tabernetan egin daiteke.

Egitaraua:

Ekainak 1, zapatua

  • 11:00-13:30 Txalupen eraikitzea.
  • 15:00 Kuadrillen bazkaria, Ontziola plazan.
  • 17:00 Txalupak uretara. Zubi zuritik Ontziolara arte.
  • 18:00 Poteoa jolasakaz, Pirulitik hasita.

Halaber egun osoan zehar zapiak salduko dituzte 3 eurotara.

 
 
 
 
 
View this post on Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

A post shared by Gorliz eta Plentziako Kuadrillak (@pgkuadrillak)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun