UK Saskibaloiak ate irekiak egingo ditu hurrengo denboraldiari begira jendea animatzeko

Nahia Martinez Gondra 2024ko mai. 28a, 10:42

UK Saskibaloia taldeko jokalariak. © UK SASKIBALOIA

UK Saskibaloiak ate irekiak antolatuko ditu taldera apuntatu gura duten kirol-zale berriak ezagutzeko eta haiekaz batera jokatzeko. Hala, kirola eta taldea probatzeko aukera eskainiko dute, interesa duten lagunak datorren 2024-2025ko denboraldiari begira taldean sar ahal daitezen. Neska-mutilentzat zuzenduta dago eta Gorliz, Plentzia eta Lemoizen egingo dituzte. Informazio gehiago: 656 771 060 telefonora deituz edota uksaskibaloia@gmail.com-en.

Hurrengoak dira mailak:

  • Senior Neska eta Mutilak 2006-tik aurrera
  • Junior Neska eta Mutilak 2007-2008
  • Kadete Neska eta Mutilak 2009-2010
  • Infantil Neska eta Mutilak 2011-2012
  • Mini saskibaloia Neska wta Mutilak 2013-2014
  • Premini saskibaloia Neska eta Mutilak 2015-2016
  • Saski eskola 2017-2019

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun