Getxon, beste berritasun bat izango da Udalaren laguntza gastuen % 80a, gehienez 200 eurokoa, izatera pasako dela ekimenagaz kolaboratzen duten udalerriko sei autoeskoletako batean azterketa teorikoa euskaraz egiten duten gazteentzat. Laguntzaren helburua da euskararen erabilera sustatzea eguneroko jardueretan, eta, aldi berean, gazteei gidabaimena euskaraz egiteko bidea erraztea. Orain arte 425 bat gazte getxoztarrek egin dute azterketa teorikoa euskaraz.
Gainera, aurten, Eusko Jaurlaritzak, Euskadiko Autoeskolen Federazioarekin koordinatuta, webgune berezia jarri du martxan interesatu guztiei euskarazko material gaurkotua eskaintzeko.
Aurtengo edizioan Getxoko Udalak 15 eta 23 urte bitarteko 2.550 gazteri bidaliko die etxera kanpainari buruzko informazioa eta, aurrekoetan bezala, 100 euroko hiru txartel zozketatuko ditu gasolina erosteko. Aurreko edizioan baleak irabazi zituzten hiru gazteek nabarmendu dute euskaraz egitea normala iruditu zitzaiela eta testak errazago iruditu zitzaizkiela.