Senior taldeko neskek azpimarratu dute "denboraldi bikaina" izan dutela: "Hasieratik guztiak batera egon gara eta partida guztietan hori islatu da. Bi partidu galdu ditugu gol batengatik eta beste batean berdinketa eduki genuen". Hala, egindako lan guztia partiduetan erakutsi dutela uste dute. Irabazi dituzten sariek ere taldeari "kriston" konfiantza eman diete: "Gainera, gutaz aparte beti izan dugu klubaren eta gure entrenatzailearen konfiantza osoa eta hori oso lagungarria izan da".
Horregatik, baieztatu dute hurrengo denboraldirako "prest" daudela. Lanean asteko gogoez aparte, aurten lortutako emaitzak hobetu nahi dituzte. Modu horretan hurrengo denboraldian lehenengo postuaren bila joango dira, Bizkaiko Kopa berriz lortzeko eta "zilarrezko kategoriara igotzeko".