Palestinaren aldeko Khalas! Uribe Kostako taldeak Eusko Jaurlaritzako eraikina okupatu du

Nahia Martinez Gondra 2024ko eka. 4a, 17:22

Bilboko Eusko Jaurlaritzako eraikinean sartu dira hainbat ekintzaile. © KHALAS

Bilboko Eusko Jaurlaritzaren Gran Via kaleko egoitza okupatu du Khalas! Palestina-Uribe Kosta taldeak. Ekintza honen bidez, Eusko Jaurlaritzak Palestinaren okupazioan eta Gazako sarraskian duen konplizitatea salatu gura dute. Modu horretan, euren xedea da kolonizazioan eta genozidioan Israelen laguntzaile diren herri-erakunde eta enpresak seinalatzea, eta konplizitate horien amaiera exijitzea. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun