Ohikoa denez, Goazen Up arduratuko da taldeak antolatzeaz eta jarduerarako beharrezkoa izango den materiala ere beraiek hornituko dute. Hauek izango dira egun bakoitzeko hitzordua: ekainaren 7an, barikua, 10:30ean Barrikako hondartzako aparkalekuan; ekainaren 8an, zapatua, 10:30ean, Astondoko aparkalekuan eta 9an, domekan, 10:30ean, Plentziako udaletxean. Halaber, interesatuak beraiekaz jarri daitezke harremanetan goazenup@gmail.com helbidearen bitartez.
