Polizia-eredua

Koldo Tellitu 2024ko eka. 21a, 08:30

Azkenaldian sektore ugarik uste du indarrean dagoen polizia-eredua aldatu behar dela. Honekin bat datozenak eta aldaketa aldarrikatzen dutenak bai ausartzen dira nahi duten ereduaren ezaugarri nagusiak adierazten. Baina ia inor ez doa haratago. Ia inork ez du sakontzen eredu berri horren ezaugarrietan. Inork ez du adierazten munduan zein den bere erreferentzia.

Eredu horrek niretzat izan beharko lituzkeen ezaugarri batzuk aipatzera ausartuko naiz: euskalduna eta gertukoa bai, baina baita herritarron eskubideen defentsa irmoa egiten duena, errespetuz tratatzen gaituena, suzko armarik gabe (foam/taser barne) indarraren neurriko erabilera egiten duena, teknikoki gaitua eta kapitalaren delituak jazartzeko borondatea duena…

Oraindik ere zalantzak ditut elementu garrantzitsu batzuen inguruan. Hau da, mota guztietako delituei aurre egin behar al die? Disidentzia politikoa kontrolatzeko zerbitzu sekretua eduki behar du? Nolako harremana izan behar du botere judizialarekin? Azken finean, polizia-eredu zehatzaz gain, uste dut poliziaren zereginari buruzko eztabaida sakonagoa dagoela. Honi lotuta, ezinbesteko beste eztabaida batzuk: kartzelarena eta sistema judizialarena, justizia herritarra bai, baina nola...

Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora

HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun