Etorkizun bizigarriagoak irudikatzeko lehiaketa literarioa abiatu du Sukar Horiak

Ander Zarraga 2024ko eka. 10a, 13:23

Irailaren 15a baino lehen, gehienez bost orrialdetan idatzitako narrazioak, ipuinak, olerkiak, antzerkia... aurkeztu ahal izango dira Sukar Horia elkarteak antolatutako literatur txapelketa honetara. Parte hartzera deitu diete etorkizun bizigarriago bat imajinatzera ausartzen direnei.

Lehiaketak hiru modalitate izango ditu: helduen sorkuntza, 300 euroko diru-sariagaz, 18 urtekoen sorkuntza 150 euroko sariagaz, eta itzulpena 300 euroko sariagaz. Gainera, lan irabazlea Argia aldizkarian argitaratuko dute. parte hartzeko, bidali lanak etorkizunbizigarria@gmail.com helbidera, 2024ko irailaren 15a baino lehen.  

KARTELA.jpg

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun