Idatziko nuke, zelan gure eskualdeko anbulatorioetan ez diren pediatrak, erizainak etab. ordezkatzen, gure herrietan klinika pribatuak nonahi agertzen ari diren bitartean. Ez dut gogorik. Idatziko nuke, zelan Otxantegiko lurretan herri-proiektu eko-logikoa garatu zutenak, irain matxista, gordofobo eta biolentziaz desalojatu zituen guztiok ordaintzen dugun Arkauten "formatutako" "profesional" talde batek. Ez dut gogorik. Idatziko nuke subflubialaz. Zelan Bizkaiak lehendakaritza eman dion tamainako astakeriaren ideologoari. "Garapen jasangarriaren" garaian, 35.000 kotxe gehiago errepideetan jarriko dituen lurrazpiko makro-tunelari. Ez dut gogorik. Idatziko nuke zelan eskualdeko udalek metroari frekuentzia gehiago eskatu eta ezetz erantzun dieten. Tunel erraldoia bai, metro gehiago ezinezkoa. Ez dut gogorik. Idatziko nuke sanisidro jaietan egon zen eraso lesbofobo nazkagarriaz. Ez dut gogorik. Idatziko nuke… Ez dut gogorik. Doluminak Gazara. Israeli boikota!
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.